XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sorkuntza Urtero bezala, sorkuntzazko produkzioa batez ere literaturgintzan ageri da.

Baina aurten ez dio puntu askorik ateratzen ez ikasliburuari eta ez haur-literaturari.

Berrargitarapena Berrargitarapena bereziki ikasliburuetan gauzatzen da, aurreko urtean ez bezala.

Haur-literaturatik ere franko berrargitaratu da.

Zenbait liburu behin eta berriz argitaratu da, gainera.

Honela, aurten, bigarren argitarapenetik gorakoen zerrendan, 3. edizioko 24 aurkitzen ditugu; 4. edizioko 10; 5. edizioko 4; 6. edizioko 1 eta 7. edizioko 4.

Liburuan bertan seinalatu gabeko besterik ere seguru badela, baina guk ezin jakin.

Itzulpena Itzulpenetan ere bada nobedaderik.

Itzulpenik gehien haur-literaturan izatea ez da nobedade, hori ez, baina bai ikasliburuetan hainbeste liburu itzuli aurkitzea.

Elebikoa Liburu elebidunak 01 sailean agertzen dira gehien.

Baina, kasu, ez haur- eta gazte-literaturgintzan, baizik eta sail bereko azpisail batean (hots, omenaldiak, artikuluak eta honelakoak).

3.2. Sailez sail Gai-saila / Eusk./ Eleb./ Berrarg./ Itzul./ 01-Orotarik /08-Irakaskuntza / 11- Euskara / 21- Literatura.

Haur- eta gazte-literaturan euskaraz sorturiko liburuek lehentasuna badute ere, ez da arbuiatzekoa itzulpenak duen indarra (ia 50 liburu dira).

Irakaskuntza sailean kreazioaren ondoren, urrutisko bada ere, berrargitarapena dator (% 30), iazkoaren aldean oso indartsu.

Harrigarriena ez da hori, halere: bestetan ez bezala, % 24 itzuli egin da oraingoan.

Erein-en Natura liburu-sortari zor zaio igoera hau.